Lurraldeko erakunde guztiek konpromiso irmoa dute irekiagoak eta herritarrengana bideratuagoak izateko. Hala ere, landu beharreko gaiak hainbeste direnez eta hain aldakorrak direnez, ez da beti erraza konponbide eraginkorrak aurkitzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioko Berrikuntza eta Eraldaketa Zerbitzuak lurraldeko tokiko erakundeentzat prestatutako tresna hau aurkezten dizu, erakunde bakoitzeko egungo egoera ezagutzeko eta Gobernu Irekian aurrera egiteko orientazioa eskaintzeko tresna erabilgarri bat eskaini nahi duena.
Gobernu Irekiaren alor ezberdinen arabera antolatutako galdetegi erraz baten bidez
Bloke bakoitzarekiko zure betetze maila lor ezazu eta alderatu ezazu erakundeen batez bestekoarekin
Hautemandako gabezien arabera, hobetzen jarraitzeko aholkuak lortuko dituzu
Zure emaitzak langile eta/edo biztanle kopuru bera duten beste udalerriekin alderatu ahal izango dituzu
Alderdi guztietan duzun posizioa grafiken bidez bistaratuz eta filtratutako gainerako udalerriekin alderatuz